Udalak haurrentzako maskarak ere banatuko ditu

Leioako Udalak hiru haur-maskara banatuko dizkie 12 urtetik beherako leioaztarrei. Datorren asteko azken egunetan banaketarekin hastea aurreikusten da.

Egunotan etengabe saiatu ondoren, Leioako herritarrei ahalik eta babes onena emateko asmoz, Udalak 12 urtetik beherakoentzako hainbat maskara sorta erostea lortu du. Beraz, udalerrian erroldatutako haur bakoitzari hiru maskara banatuko zaizkio.

Leioako Udalak bermatu egiten du bai maskara horiek, bai helduenak, lege- eta osasun-ziurtagiri guztiak betetzen dituztela, herritarrek erabil ditzaten.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude