Udalak Jabekuntza Eskola jarri du martxan

Udalak, bere Berdintasun alorretik, LAKET jabekuntza Eskola jarri du martxan, emakumeen jabekuntza prozesuak laguntzeko helburuarekin, euren partaidetza sozio-politikoa indartuko duten tresna eta dinamiken bitartez.

Lamien Kantuen Etxea. Laket izango da eskola berri honen izena eta fisikoki Mendibile ikastetxe zaharrean kokatuta egongo da, beraz, irisgarritasuna bermatuta dago. Bertan, nahi duten emakume leioaztar guztiek joan ahal izango dute, dagoeneko antolatuta dauden hitzaldi, ikastaro eta tailerretara joateko.

Aurtengo lehen seihilekoaren programazioa zehaztuta dago jada, hitzaldi, tailer eta coaching-ekin. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, eta ikastaro bakoitza hasi baino bi egun lehenago arte onartuko dira izen-emateak. Programatutako jarduera guztiak doakoak dira eta haurtzaindegi zerbitzua dute, aldez aurretik eskaera eginda.

Ikastaroen artean emakumeentzako autodefentsa ikastaroa, batukada feminista edo Elikadura kontzienteari buruzko mindful eating-a izango ditugu. Besteak beste, Sexualitatea zahartzaroan, Belaunaldi arteko sororitate feminista, Pentsionistak: adineko emakumeen arraila eta zahartzaroa bizitzeko manerak hitzaldiak eskainiko ditu. Bestalde, emakume migratzaileek harremanak izateko eta kezkak partekatzeko gune bat izango dute. Azkenik, Identitateari, subjektibotasun femeninoari eta balio-aldaketari buruzko prestakuntza-ikastaroa.

Lehen seihileko hau abiatzekoa da; horregatik, programazio zehatz bat dago, eta doakoa izango da. Irailetik aurrera, programazioa ahalduntze Eskolako erabiltzaile guztien eta Leioako emakumeen elkarteen artean egingo da, dagoen eskaerari erantzunez.

Gainera, Udalaren asmoa da Jabekuntza Eskola honek 2021ean berdintasunaren aldeko beste jarduera batzuk ere izatea, hala nola erantzunkidetasun-ikastaroak. Horrela, gizonek ere hainbat ekintzatan lan egin ahal izango lukete, bizitzako hainbat esparrutan berdintasunaren aldeko konpromisoa sustatzeko eta hartzeko.

Info +

Ikastaroen informazioa  LAKET_LEIOA_2020

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude