Udalak Umore Azoka “azken unera arte egiteko ahaleginak” egingo ditu

Umore Azokak baditu jada egitarau “anitz, orijinal eta ikusgarriari” forma emango dioten 43 konpainiak aukeratuta

Umore Azoka Leioak, Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, XXI. edizioqn parte hartuko duten 43 konpainiak aukeratu ditu. Aurreikuspenen arabera, maiatzaren 14, 15, 16 eta 17an egingo da. Koronabirusaren krisiak eta Alarma Egoera adierazpenak sortu duen zalantza hor dagoen arren, Udalaren  Kultura sailaren iritziz, “azken unera arte Umore Azoka Leioa ospatzeko ahaleginak egin behar ditugu, udalerrian eta inork aurreikusi gabeko egoera honen eragina oso modu gogorrean jasaten ari den arte eszenikoen sektorean duen eragin positiboarengatik”.

Aukeraketa prozesua egiteko, Azokako Batzorde Artistikoak 540 proposamen baino gehiago aztertu ditu, horietako asko munduko hainbat lekutatik etorritakoak. Aukeraketaren ondorioz, egitarau “anitz, orijinal eta ikusgarria” osatu da, eta bertan Euskal Herriko 20 konpainiak, Estatuko 18k eta nazioarteko 5ek hartuko dute parte.

115 emanaldiz gozatzeko aukera

Horrela, Leioara datozenek, antzerki, zirku, dantza, performance, musika, txotxongilo, dantza bertikal, clown, jolas, magia eta mimika arloko 115 emanaldiz gozatu ahal izango dute. Gainera, ikuskizun gehienak estreinaldiak izango dira. Horrela, ikus-entzuleez gain, profesionalek ere orain arte ikusi gabeko proposamen berritzaileez gozatu ahal izango dute. Horrela, Umore Azoka 2020k erabateko 20 estreinaldi eta Estatu mailako 4 estreinaldi jasoko ditu.

Euskal Herriko 20 konpainiek beste horrenbeste ikuskizun erakutsiko dituzte, eta horietako 10 estreinaldi izango dira, azoka, jaialdi eta merkatu honek gure herriko sorkuntza sektorerako duen garrantziarekin bat etorriz. Halaber, Estatuko 18 konpainia etorriko dira Leioara: Kataluniako 5 konpainia, Valentziako Erkidegoko 3, Madrilgo beste 3, Andaluziako 2 eta Aragoiko, Gaztela-Leongo, Kanarietako eta Murtziako bana. 18 lanetatik, 10 estreinaldi izango dira.

Nazioarteko esparruari dagokionez, XXI Umore Azokak, orain arte oso ohikoak izan ez diren baina proiekzio handia izan duten merkatuetara irekitzeko apustua egin du. Horrela, udalerriko kaleek Kenyatik, Japoniatik eta Ukrainatik etorritako konpainia banaren eta Frantziako biren emanaldiak jasoko dituzte. Horrela, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Acción Cultural Española (AC/E) elkartearekin lortutako akordioei esker, Alemaniako, Belgikako edo Mexikoko profesionalak eta Portugalgo azoka nagusietako arduradunak Leioan egongo dira aurten.

Aukeratutako konpainiak

Aukeratutako konpainien zerrenda osoa ondorengo ataletan agertuko direnak dira, jatorriaren arabera sailkatuak.

Euskal konpainiei dagokienez, hauexek izango dira bertaratuko direnak: Arriera antzerki konpainia, Deabru Beltzak, Dimegaz, El Mono Habitado, Eva Guerrero, Gag Street Boys, HIKA Teatroa, Hortzmuga Teatroa, Hutsun+Ortzi, Kolektivo Konika, La Banda Teatro Circo, Markeliñe, Muyuyay, Olatz Gorrotxategi, Proyecto Larrua, Rojo Telón, Sarini zirko, Zioamara Hormaetxe Company eta Zirkozaurre.

Estatuko konpainiak, honako hauek izango dira: Circle of Trust (Aragoi), Cía Locamotiva (Andaluzia), Compañía IO (Andaluzia), Cirkompacto (Galizia), Maintomano (Gaztela eta Leon), unahoramenos producciones, S.L. (Kanariar Uharteak), Cia Passabarret (Katalunia), Cia. Pau Palaus (Katalunia), Circ Vermut (Katalunia), Fun Dan Mondays (Katalunia), Industrial Teatrera (Katalunia), Kanbahiota/Producciones Chisgarabís SL (Madril), La Chivata Teatro (Madril), Nueveuno (Madril), Nacho Vilar Producciones & Yllana (Murtzia), Ameba Teatre (Valentziako Erkidegoa), Col.lectiu F.R.E.N.E.T.I.C (Valentziako Erkidegoa) eta Titoyaya Dansa (Valentziako Erkidegoa).

Azkenik, nazioartetik gure herrira helduko diren konpainiak Nicanor de Elia (Frantzia), B-side+ Vaya (Frantzia/Portugal/Italia/Txile), to R mansion (Japonia), The Black Blues Brothers (Kenya), Dekru (Ukraina).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude