“Uribe Kosta Gaztea” izeneko beka “ez laboralak” eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Leioak eta Uribe Kostako Mankomunitateko udalerriek (Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Lemoiz), Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Gaztedi Uribe Kosta izeneko lankidetza hitzarmena izenpetu dute, besteak beste, udalerri guzti hauetako gazteen artean besteren konturako enplegua sustatzea helburuarekin.

Horretarako, “lanekoak ez diren praktikak” burutu ahal izateko 4 hilabeteko iraupena duten 10 beka eskainiko dira aipatutako udalerrietako gazteek lan arloan esperientzia lortu dezaten, gerora horien merkaturatzea errazteko helburuarekin.

Hartzaileen profilari dagokionez, 18 eta 25 urte bitarteko gazteak izan behar dira, arestian aipatutako udalerrietako batean erroldatuta egotea, eta Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea. Lan profilari dagokionez, Lanbide Heziketaren erdi edo goi mailako tituluduna edo unibertsitate tituluduna izatea. Azkenik, jasotako prestakuntzarekin erlazio zuzena duen hiru hilabetetik gorako lan esperientziarik ezin du eduki eskatzaileak.

Eskaerak Leioako Behargintzan kudeatuko dira. Izen emateak 2017ko azaroan zehar bideratu ahal izango dira. Bekak abendutik martxora bitartean luzatuko dira. Egingo diren praktika hauen zenbatekoa 460€ hilean izango da. Beka hauen onuradunen hautaketa prozesua Lanbiderekin batera burutuko da enpresak eskatutako profila oinarri hartuta.


Info +:

BEHARGINTZA LEIOA
Mendibil kalea, 3. 48940 Leioa (Bizkaia)
behargintza@leioa.net I Tlf. 94 400 41 95

ATERPE LEIOA GAZTEGUNEA
Aldapabarrena, 2. 48940 Leioa (Bizkaia)
gazte@leioa.net I Tlf. 94 405 58 50

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude