Urkulluk “itxaropen izpi bat” ikusten du koronabirusaren aurkako borrokan

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du gaur, hiru asteko konfinamendu eta “sakrifizioaren ondoren”, lehen aldiz itxaropen izpi bat ikusten dugula COVID19ren aurkako borrokan, “lehen aldiz” somatzen ari garela ” joera aldaketa positiboa”.

Urkulluk Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gizarteari mezu bat zuzendu dio alarma egoeraren ondorioz ezarritako konfinamenduaren laugarren astearean atarian,  “arreta ez jaisteko” eskatzeko.

Lehendakariak esan duenez, “ulertzen dut zein gogorra izan behar duen dolua egiteak, senide eta hurbilekoen babesik gabe”, baina gaineratu du egia ere badela “kutsatu berrien jaitsiera, ospitaleetako ohe-ahalmena edo alten bilakaera hobera egin dutela”..

Urkulluk ziurtatu du “dena egiten ari garela, ahal dugun guzti-guztia, egoera honetatik ateratzeko eta normaltsanuera itzultzeko”. Lehendakariak esan duenez, “ahalegin partekatu horrek emaitzak ekarriko ditu. Urratsez urrats. Egunez egun. Norberaren ahalegina funtsezkoa da egoera hau gainditzeko”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude