Bizkerre – Leioako Emakumeak: Talde golegileenaren aurka jokatuko dute leioaztarrek

Leioako Emakumeek Bizkerre FT-ren kontra jokatuko dute gaur 16:00retatik aurrera Getxoko Bolue futbol zelaian, Euskal Ligari dagokion 8. jardunaldian. Jokatutako azken partiduan 0-0 berdindu zuen talde getxotarrak Tolosan, eta orain arte 5 garaipen eta porrot bat besterik ez du lortu.…

XI. Umeen Bizikleta festak Erandio, Leioa eta Berango zeharkatuko ditu igandean

Aurtengoan ere bi gurpilen gaineko kirola protagonista izango da XI. Umeen Bizikleta Festan. Elkar Kirolak txirrindularitza-elkarteak antolatzen duen ekitaldi honek, Erandio, Leioa eta Berangoko kirolariak biltzen ditu. Urriaren 22an, igandean, adin guztietako jendea biltzea helburu duen bizikleta festa honen ekintza…

Waterpolo: gizonezkoen seniorrak ligako bigarren garaipena lortu du Navarra C-ren kontra (7-3)

Gizonezkoen seniorrak Euskal Herriko Ligaren bigarren garaipena lortu du Sakonetan Navarra C taldea 7-3 garaitu ondoren. Aurreko asteko garaipenari jarraipena eman ahal izan dio talde leioaztarrak eta partidu garrantzitsua atera du aurrera. Horrela, sailkapeneko bigarren postuan kokatzen dira, Askartza B-rekin…

Arratiak Leioako Emakumeak taldearen Sarrienako bolada onarekin bukatu du

Leioako Emakumeak taldeak 1-2 galdu du Arratia Kirol Elkartearen aurka gaur arratsaldean Sarrienan jokatutako Euskal Ligaren partiduan. Leioako taldeko neskek intentsitate handiarekin jokatu dituzte partiduaren lehen minutuak eta horren ondorioz heldu da Mariaren gola, 8. minutuan. Hori izan da lehen…