Waterpolo: Jai handia eta gizonezkoen seniorraren lehen garaipena Euskal Herriko Ligan

Larunbatean ospatu zuen Leioa Waterpolo taldeak denboraldi berriko jaia. Jaia eta taldeak aurten izango dituen talde ezberdinen aurkezpena uztartu zituzten Boulebarrean prestatutako ospakizunean. Lehenik eta behin, elkartearen talde ezberdinen aurkezpena burutu zuten. Eta denon argazkia atera zuten piruliaren eskaileretan jarrita.…

Euskal pilota: Goma-pilota eta binakako partiduak Sakonetan

Asteburuan euskal pilotaren modalitate ezberdinetako bi partidu jokatuko dira Sakoneta Polikiroldegian. Larunbatean gizonezkoen goma-pilotaren partidua, senior mailakoa, jokatuko da Juez-Isasi Leioa Hartzak taldeko jokalarien eta Elorrioko Hori hori taldeko jokalarien artean. Talde leioaztarraren aurtengo denboraldia lehenengoa izango da gizonezkoen goma-pilota…