Hausnarketa saioa antolatu du Gure Esku Dago Leioak hurrengo larunbatean

Gure Esku Dago Leioak hurrengo larunbat goizean, hilak 14 , hausnarketa saioa antolatu du. “Zergatik eta zertarako erabaki nahi dugun jakinez eta, batez ere, hemen erabakitzeak duen garrantzia nabarmenduz”, ariketa kolektibo bat bezala planteatzen dute ekimen hau. Herriz herri antolatutakoen…

SORTU Leioak Hotel NH La Avanzadan konzentratzera deitzen du, Productos Tubulares enpresaren langileekin bat

Goizeko 9:30etatik aurrera burutuko da Productos Tubulares enpresaren jabeen eta Enpresa Batzordearen arteko bilera, enpresak planteatu dituen desagertze ERE eta gainerako neurri gogorren inguruko negoziazio bilera burutuko baita gure herriko NH La Avanzada Hotelean. Tubos Reunidos enpresaren taldeko Productos Tubulares enpresaren desagertze EREa, soldaten %25eko…

EHUren Leioako Campusaren ikasle mugimenduko kideek gune huts bat okupatu dute

Gaur goizean okupatu dute EHUren Leioako Campusaren ikasle mugimenduko kideek hainbat ikerketa talde eta Parke Zientifikoaren egoitza den eraikinean kokatuta dagoen gune huts bat, hain zuzen ere, Campusaren Bibliotekaren atzean. Ikasle mugimenduaren jardunaren beharrei erantzuteko eremua izatea dute helburu. “Ugariak…

Gaur ireki da ibilgailuen udal zerga ordaintzeko borodatezko epea

Gaur, hilak 9, ireki da Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen udal zerga ordaintzeko borondatezko epea. Maiatzaren 31ra arte izango da zabalik epea, eta helbideratutako ordainagiriak maiatzaren 9an kargatuko dira norberaren kontu korrontean. Zergadunak errazagoa eduki dezan, Udalak mailaz maila igorriko ditu bakoitzaren…