Elurtea :: Leioak normaltasuna berreskuratu du egunean zehar

Leioak normaltasuna berreskuratu du azken orduetan jasandako elurtearen ondoren. Ez dira gertakari larriak izan, baina goizeko 11:00ak arte ia ezinezkoa izan da kaleetatik normaltasunez ibiltzea, kale-garbiketaren kontratua duen enpresaren langileek garbiketa lanetan ibili diren arren. Udalak ezagutzera emandako datuen arabera,…

Emakumeentzako ahalduntze tailerra antolatu du Udalak

Emakumeei zuzendutako ahalduntze tailerra antolatu du Berdintasun sailak Ondiztorren, martxoaren 7, 14 eta 22an eta apirilaren 11, 18 eta 25ean, 17:30etik 19:30era. Gainera haurtzaindegi zerbitzua ere eskatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. “Mugimendu espresiboa eta Mindfulness tresnekin garatutako talde terapia…

Aurrekontu Irekiak: 382 leioaztarrek argiztapena, espaloiak, eta asfaltoa hobetzearen alde bozkatu dute, baita bidegorri sarea lotzearen alde ere

Aurten martxan jarritako Aurrekontu Irekien proiektuan 382 leioaztarrek bozkatu dute. Partaidetza  batez ere auzoetan jarritako karpa informatiboekin nabari igo da. Lehenik eta behin proposamenak egin zituzten herritarrek, eta ondoren, behin betiko proposamenen artean bozkatu dute euren lehentasunen arabera. Hori dela…

Martxoaren 11n Emakumeen Martxaren lehen edizioa ospatuko da

Publiko orokorrari zuzenduta dago: emakumeak, gizonak, umeak, nagusiak… Aurten, lehenengoz, Leioak Emakumeen Martxa ospatuko du martxoaren 11an, igandean. Publiko orokorrari zuzendutako martxa izango da, 3 kilometrotakoa eta erraza, baina helburu zehatz batekin; emakumeei bakarrik ez daudela agerian uztea. Igandean izango…

Eugenio Gutiérrez-en erailketa gogoan, EIPK-ren eledunaren hitzaldia Leioan

Kalera kalera dinamikak Errakalde kaleko Adinekoen Egoitzan hitzaldia antolatu du biharko GALek burututako Leioako herritar Eugenio Gutiérrez-en erailketaren 34. urteurrenaren harira. Bertan Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren eledun Jon Irazolak hartuko du parte. Ekitaldia Mendin (Zuberoa) Grupos Armados de Liberación (GAL)…

Transexualitateari buruzko formazio tailerrak irakasleentzat antolatu ditu Berritzeguneak

Gaur goizean 20 bat irakaslek transexualitateari buruzko tailerran parte hartu  dute Kultur Leioan. Formazio hau Leioako Berritzeguneak antolatu du, Leioako Udalaren Hezkuntza eta Partaidetza sailarekin elkarlanean, eta Errespetuz elkartearen laguntzarekin (transexualen gizarteratzearen aldeko eta defentsarako euskal elkartea). Irakasleei zuzendutako lehen saio…