Leioak Gobernantzaren alorreko Bikaintasuneko Europako zigilua lortu du

Gaur goizean, Leioa, Basauri, Ermua, Irun eta Urnietako Udalek Europako Kontseiluak ematen duen Gobernantzaren alorreko Bikaintasuneko Europako Zigilua (ELoGE) lortu dute. Zigilua emateko, gobernantza onaren 12 printzipioetan oinarritu dira: gardentasuna, herritarren parte-hartzea, portaera etikoa, eraginkortasuna eta efizientzia, finantza-kudeaketa osasungarria, berrikuntza,…

Mobilizazioa Bulebarrean gaurko atxiloketak salatzeko

Gaur goizean Goardia Zibilak buruturiko ezker abertzalearen kide Oihana Garmendia, Antton López Ruiz, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitiaren atxiloketak salatzeko mobilizazioa iragarri dute arratsaldeko 20:00etarako Leioan. Iparragirre Etorbideko Bulebarrean izango da, herriko ezker abertzaleak bultzatuta. 2017ko azaroan Belén González-i egindako…

Haurreskolak ezagutzeko ate irekien jardunaldiak

2018/2019 ikasturterako matrikulazio epea apirilaren 30etik maiatzaren 11ra izango da, haurreskoletan bertan Haurreskolak Partzuergoko hainbat zentro 2018/19 ikasturterako “Ate Irekien Egunak” burutzen ari dira. Honek familiei Leioako haurreskolak bisitatzeko eta instalazioak, funtzionamendua eta bertako hezitzaileak ezagutzeko aukera emango die. Haurreskolak…

UPV/EHUren Leioako Campusaren Mugimendu Feministak martxoaren 8ko erasoaren berri eman du

Prentsaurrekoa eman du gaur, martxoak 13, Leioako Campusaren Mugimendu Feministak. Martxoaren 8ko greba feministaren harira, kalejira egin zuten fakultatez fakultate. Osasungintzako irakasle batek bi ikasle bastoi batekin jo eta gainontzekoak erasotu zituen. Gertaeraren berri eman dute gaur bertako kideek. Hardbass-a…