Herrigune JengaLabs izeneko tailerrak jarri ditu martxan

Herrigunek martxan jarri ditu, uztailaren 2tik 6ra bitartean, JengaLabs izeneko laborategi edo tailer irekiak hausnartzeko “Herriguneren inguruan, komunitate osoari on egiten dizkioten proiektuez, nola ikasi elkarrekin edo nola egin elkarrekin lan egiteko udalak eta herritarrok”. Herriguneren arduradunek “elkarrekin egitea” proposatzen…

Bihar, eskuinaldeko bidegorriaren aldeko XIII. edizioa

Bihar, ekainak 30, larunbatez, ikasturte honetako azken Bizi Martxa egingo da. Ohi bezala, irteera goizeko 11:00etan Foru Aldundiatik izango da. Ekaineko hau “Bilbotik Itxasora” martxaren hamahirugarren edizioa izango da. Uztailean eta abuztuan atsedena hartuko dugu, irailean indar berriturik bueltatzeko. Biziz…

Mendekotasuna duten senideen jagoleei eskaintzen zaien doako ‘Atseden zerbitzua’ indartu egin du Udalak

Leioako Udalak, joan den urtetik, mendekotasuna duten eta jagoleak diren senideei zuzendutako doako zerbitzua ematen du eta orain, handitu egin du zerbitzu hau. ‘Atseden zerbitzua’ izenarekin ezagutzen den zerbitzu honen helburu bakarra da “mendekotasuna duten senideei jagoten duten leioaztarrei aisialdirako…

Udal Batzak Euskararen Plan Estrategikoa eta Soinu Atadiaren Estatutu berriak onartuko ditu gaurkoan

Udalak gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Osoko Bilkuraren bilera egingo du bederatzi puntuko Gai-ordena jorratzeko, horietatik sei erabakitzeko atalari dagozkionak eta gainontzekoak Udalbatzak Udal Gobernuaren kudeaketari egiten dion kontrola eta jarraipenari dagozkionak, besteak beste, Alkatetza-presidentetzak onetsitako maiatzaren 24tik ekainaren 20ra bitarteko…

Telleriako etxebizitzen zozketarako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu da

Telleria auzoan Babes Ofizialeko 11 etxebizitza eta 4 etxebizitza tasatuak alokatzeko aurkeztu diren onartutako eskarien behin-behineko zerrenda argitaratu du Udalak. Gaurtik aurrera, zerrenda horretatik kanpo geratu direnek 10 egun naturaleko epea dute alegazioak aurkezteko. Behin epe hau igarota behin betiko…

“Eragindako mina aitortzeko” exijitu dio ezker abertzaleak Marlaska ministroari

Torturaren Biktimen Nazioarteko egunean Ezker Abertzaleak Fernando Grande-Marlaska barne ministroari exijitu dio “eragindako minaren aitortza egin dezan”, uste baitu “bere jardunak tortura ahalbidetu zuela, bai ETAk ekintza armatuak egiten zituen sasoian baita ondoren ere”. Bilboko Justizia Epaitegiaren aurrean torturatuak izan…

Jai seguru eta askeak aldarrikatu dituzte neska gazte feministek

Uribe Kostako neska gazte feministek, Leioako Plaza Gorrian egindako prentsaurrekoan, eraso matxistak urtero errepikatzen direla adieraz dute. Hori dela eta, elkartzeko beharra ikusi dute, “guretzako seguruak eta askeak izan behar diren jaiak aldarrikatzeko”. Gazte feministek diotenez, “indarkeria martxistak gogor kolpatzen…