Sentitzen dugu baina sarrera hau bakarrik dago Espainiera (Europa).

Sentitzen dugu baina sarrera hau bakarrik dago Espainiera (Europa).
Sakoneta polikiroldegiko gimnasioaren erabiltzaileak instalazioen egoerarekin kezkatuta daude. Arazo nagusiak matxuratutako makinak, beroa, kiratsa eta espazio falta dira, erabiltzaileen ustez. Leioako gimnasio publiko bakarra da eta leioaztarrek urteak daramatzate polikiroldegi berri bat eskatzen. “Udan beroa eta neguan hotza egiten du,…
Irailaren 27an Gudari Egunaren harira hainbat ekimen ospatu ziren Leioan. Goizean GALek eraildako Eugenio Gutiérrez-en monolitoa aipandu zuten loreak, ikurriña krespoi beltzarekin eta beraren eta Mari Cruz Cadarsoren eta Andoni Hernándezen argazkiak jarriz. Arratsaldean Kurkudi herriko tabernan Jokin Urain, Domingo Aizpurua…
Ezustekoa gertatu da gaur goizean UPV/EHUren Leioako Campusean. 11:30 inguruan, momentu horretan hutsik zegoen erabilera anitzeko irakaskuntza laborategi batean kanpai batek sua hartu du. Sorturiko kea antzemanda, segurtasun protokoloa abiarazi dute, suhiltzaileak handik gutxira bertaratu direlarik. Horiek emandako aginduak betez,…
Atzo ospatu zuen EAJ/PNV-k urteroko Alderdi Eguna. 40. edizio honetan, ohi legez, autobusa prestatu zuten Forondan burutu zuten ospakizunera joateko. Bertan ateratako argazkia da goiko hau.
“Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?” galdetuko zaie leioaztarrei antolatzen ari diren herri galdeketan Iragan asteko larunbatean egindako tailer parte-hartzailean erabakitako galdera eman du ezagutzera Leioako Gure Esku Dago taldeak. Leioaztarrei euskal estatu burujabe bateko kide izan…
Makina batek harrapatuta hil da 41 urteko langile leioaztarra Gaur asteazkena lanean zegoen langile baten heriotza gertatu da Erandioko Cables y Alambres Especiales entrepresan. Makina batek harrapatua izan ondoren hil da Leioako bizilagun zen langilea. 41 urteko pertsona ezaguna zen…
Irailak 16-23 bitartean Iraunkortasunaren Astea ospatzen da Europa mailan eta Leioan ere, ekintza ezberdinekin egin nahi zaio aurre mugikortasuna, osasuna eta iraunkortasuna lotzen duen erronkari. Sabino Arana kalea moztuko da 22an, modu sinbolikoan, espazio komuna elkarrekin bizitzeko, eta 23an XIII.…
Berrogeita hamar lagunetik gora bildu dira Txomin Aresti eskolan saio irekian Larunbat goiz honetan burutu da Leioako Gure Esku Dago herri ekimena bultzatzen ari den herri galdeketan leioaztarrei egingo zaien galderaren inguruko proposamena aukeratzeko saioa. Arrakastatsua izan da egindako ariketa,…
Ia ikasle sartu berrien %53k aukeratu du euskaraz ikastea Matrikulazioaren azken bi epeak betetzeke dauden honetan, 8.128 ikasle berri matrikulatu dira Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) dagoeneko. Ia %53ak (4.286 ikasle), beren ikasketak euskaraz burutzeko hautua egin dute, eta beste 3.842k…