10 egun gehiago Bizkaiko kirol lokalen eta zelaietan

Bizkaiko kirol lokalen eta zelaietako langileek mobilizazioei berriro ekitea erabaki dute. Negoziazio mahaiak aurrera egin ez duenez, sektorean ordezkaritza duten sindikatuek 10 greba egun berri deitu ditugu, urtarrilaren 20tik 26ra eta otsailaren 4, 5 eta 6an. Sindikatuek aurrerapausorik ez badago, ez dute baztertzen data berriak iragartzea.

Urtarrilak 9an sindikatuek plataforma berri bat aurkeztu dute akordio batera iristeko asmoz. Enpresaren aldetik, egin duten ahaleginari balioa ez emateaz gain, zalantzan jartzen dute langile klase gisa mobilizazioak deitzeko duten indarra.

ELAren ustez, negoziazio mahaian eman diren pausoak “ez dira nahikoak, eta hala berretsi dute langileek batzarrean. Hilabeteak dira hitzarmen hau zaharkituta geratu dela eta egungo errealitatera egokitu beharra dago”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.