Andoitz Galdós, S.D. Leioaren entrenatzaile berria

Sociedad Deportiva Leioak iragarri du Andoitz Galdós Gabas dela bere lehen taldearen entrenatzaile berria.

Andoitz Galdós, Laudion, 1985eko apirilaren 11an jaioa, Sarrienako klubera heldu zen iazko ekainean A Jubenilaren entrenatzaile gisa. Lehenago, esperientzia izan du Deportivo Alavesen harrobian entrenatzaile moduan. Jokalari gisa, ibilbide luzea dauka: Athletic Clubean hazitakoa da, Bilbao Athleticera helduta. Ondoren, F.C. Cartagena, C.D. Guijuelo, Real Jaén, C.D. La Muela, Kilmarnock F.C. eskoziarra, Barakaldo C.F. eta S.D. Zamudion egon da hurrenez hurren.

Gaur A Jubenilarekin azken entrenamendua izan ostean, bihar Lehen Taldearekin lehen saioa izango du. Hurrengo igandean 18:00etan partidu ofizialean estreinatuko da Lasesarren Barakaldoren aurka.

Iker Bilbaok eta Luis Prietok ez dute jarraituko Sarrienako klubean I Argazkia: SD Leioa

Iker Bilbao eta Luis Prietoren agurra

Sociedad Deportiva Leioak ezagutarazi duenez Iker Bilbaok eta Luis Prietok Sarrienako klubarekin zuten kontratua amaitzeko erabakia hartu dute.

Klub leioaztarrak Ikerren profesionaltasuna eta denboraldi honetan, lehen entrenatzaile eta idazkari tekniko gisa, eta azken sei denboraldietan bigarren entrenatzaile moduan egindako lan handia eskertu eta azpimarratu du. Halaber, nabarmendu du ere Luis Prietok azken denboraldi honetan Lehen Taldearen baitan aurrera eramandako eginkizun goresgarria.

SD Leioak arrakastarik handiena opa die biei euren etorkizun pertsonal eta profesionalean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude