Beste gol festa bat Leioako Emakumeentzat

Leioako Emakumeek 1-4 garaitu dute CD Lakua Gasteizko Sansomendi Futbol Zelaian Euskal Ligako 10. jardunaldiari dagokion partidua. Golegileak Ángela, Nile, María eta Ziortza izan dira.

Berriz ere, Idoia, Naroa eta Maca ez dira deialdian sartu lesionatuta daudelako eta hamaikakoan aldaketak egon dira horren ondorioz.

Lehen zatia guztiz kontrolatu dute leioaztarrek. Maitenak eta Lucíaren abiadurak min handia egin dio defentsa arabarrari eta hegaletatik irten dira lehen gol aukerak. 41. minutuan Ángelak gol ikaragarria egin du zalantzazko falta bat ezin hobeto jaurti ondoren. Baloi geratuan espezialista da Ángela, aurreko partidan bi asistentzia eman baitzituen bina falta jaurtiketan. Amaia Altzaga aurrelariak zutoinera bidali du jaurtiketa bat 43. minutuan. Atsedenaldira 0-1ekoarekin heldu dira.

Bigarren zatia hasi eta gutxira egin du CD Lakuak berdinketaren gola. 18 dortsalak bakarkako jokaldia egin, heriotza pasea bota eta 10 dortsalak baloia sareratu du 54. minutuan. Baina leioaztarrek ez dute amore eman eta 64an heldu da 1-2koa. Oraingoan Nile izan da area frontaleko falta bat sarera bidali duena hesia gainditu eta gero. 60an María zelairatu berriak CD Lakuako atezaina gainditu du buruz-buruko batean eta 1-3koa ezarri du markagailuan 70. minutuan. 1-4koa Ziortzak egin du, buruz, korner batean.

Horrela, Leioako Emakumeek 16 puntu dituzte eta 6. sailkatuak dira Euskal Ligan, Arizmendirekin berdinduak. Bi garaipen kateatu ondoren postu lasaietan ezarri dira leioaztarrak. Hurrengo partida larunbatean, azaroak 4, izango da Sarrienan,  Arizmendi KEren kontra, hain zuzen, arratsaldeko 17:30etan. Bolada onarekin jarraitu nahi izango dute leioaztarrek eta sailkapeneko goiko postuak ukitzeko aukera ona izango dute.


LABURREAN

Partidua: CD Lakua 1 – 4 Leioako Emakumeak

Txapelketa: Euskal Ligaren 1. maila

Jardunaldia: 10.a

Hasierako hamaikakoa

Leioako Emakumeak:  Uxue; Garazi (Bulu), Irati, Ziortza,  Amaia Solar; Ane (c), Nile;  Maitena (June), Ángela, Lucía (Landa); Amaia Altzaga (María)

Golak

0 – 1:   Ángela (41. minutua)

1 – 1:   10.ak (54. minutua)

1 – 2:   Nile (64. minutua)

1 -3:   María (70. minuta)

1 – 4:   Ziortza (87. minutua)

Txartelak

Horia: Amaia Altzaga (57. minutua)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.