Bigarren garaipenaren bila liderraren aurka

S.D. Leioak bere segidako bigarren garaipena nahi du atsedenera zortzi punturekin joateko

S.D. Leioa eta S.D. Amorebieta aurrez aurre izango dira gaur, abenduak 6, arratsaldeko 17:00etan Sarrienako kirol instalazioetan jokatuko den Bigarren B Mailako II Multzoaren A Azpimultzoaren lehen fasearen 8. jardunaldiari dagokion partidan.

S.D. Leioak azpimultzoaren liderra den S.D. Amorebieta hartuko du gaur Sarrienan ligako bigarren garaipena eskuratzeko asmoz. Iker Bilbaok zuzendutako mutilak une onean heltzen dira derbi bizkaitar honetara, izan ere, pasa den asteazkenenan euren lehen garaipena eskuratu zuten, noren aurka eta goiko postuetan egotera deituta dagoen Real racing Clubaren aurka. Partidu ona egin zuten gorri-urdinek, defentsa lanetan oso arerio arriskutsu bat arrastaoan mantenduz eta aurrean garaipenaren gola lortuz, Asier Gotiren bitartez 15 minutu falta zirenean. Hala ere, Sarrienakoek ez dituzte postu arriskutsuak atzean utzi oraindik, hamargarrenak baitira bost punturekin. Leioaztarrak, beraz, gaur irabazi nahi dute beheko postu horiek atzean uzten hasteko eta atsedeneko jardunaldia poztasunez eta egoera hobeago batean hartu ahal izateko.

Hala ere, denboraldi hasiera bikain bat egin duen aurkari bat izango dute aurrean. Liderra den Amorebieta, hain zuzen. Zornotzakoak bakarrik daude azpimultzoko lehen posizioan, hamalau punturekin. Hamalau puntu horietatik hamabi Urritxen lortu dituzte, non jokatutako partida guztiak irabazi dituzten. Bestalde, etxetik kanpo oraindik ez dute irabazi, soilik bi berdinketa eskuratu dutelarik Club Portugalete eta Deportivo Alavés B-ren kontra. Jokatutako azken partidan, Iñigo Vélez de Mendizabalen mutilek Real Unión 1-0 gainditzea lortu zuten, Aimar Sagastibeltzak 63. minutuan lortutako golari esker.

Info + 

S.D. Leioaren Jon Agirrezabala jokalariaren partiduaren atariko balorazioa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude