Kirol eskaladaren hastapen ikastaroa antolatu du Leioa Mendi Taldeak

Kirol eskalada ikastaroek (boulderrean) izan duten harrera eta parte hartze ona ikusita, Leioa Mendi Taldeak datorren hilabetean emango dio hasiera 2018/2019 ikasturte berriari. Bien bitartean, irailean zehar astelehenero, 17:00etatik 19:00etara interesa duten pertsonei begirako ate ireki-jardunaldiak antolatu ditu herriko kirol taldeak.

Ikastaroak edozein parte hartzeko modukoak izango dira, hots, umeak eta ez hain umeak, 5 urtetik aurrera.

Izen ematea hiru eratara burutu daiteke: zuzenean esteka honetan klikatuta eta dagokion fitxategia betez (erregistratu edota autentikatu ondoren) edo Leioa Mendi Taldeari posta elektronikoa bidaliz (leioamt@gmail.com), edo Sakoneta Kiroldegian (Sabino Arana kalea, 77) taldeak duen bulegora joanda astelehen edo ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo  689.721.917 telefono mugikorrera deituta.

Klaseak, prezioa eta ikastaroaren iraupena

Ikastaroak 10 pertsonekoak izango dira gehienez, ikasle bakoitzak bere beharren arabera eguna aukeratuz. Astean egun bat edo biko klaseak daude aukeran.

Hortaz, ikastaroak hiruhilekoak izango dira, astean egun bakarrekoak(ordu 1 eta 30′ egunean) Sakoneta Kiroldegian, 90 €ko kostorarekin. Astean bi egunekoa (ordu 1 eta 30 minutu eguneko) aukeratuz gero, 127 € ordaindu beharko da.

Hurrengo hiruhilean jarraipena berriztu ahalko da jarduera hau bukatu arte, datorren urteko ekainaren 30ean.

Ikastaroak ordaindu daitezke kirol taldearen egoitza sozialean, Leioa Mendi Taldearen web orrialdean (ordainketak egiteko pasarelan) edo BBK-n (ES20-2095-0048-22-3830207240 kontu zenbakian) NANa eta ordainketa egiten duenaren izena jarriz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude