Denboraldiko lehen derbi bizkaitarra jokatuko du S.D. Leioak gaur

Gorri-urdinek ligan puntuatzen hasi nahi dute Club Portugaleteren aurka

Club Portugalete eta S.D. Leioa aurrez aurre izango dira gaur, igandea, azaroak 15, 11:30etan Portugaleteko La Florida futbol zelaian jokatuko den Bigarren B Mailako II Multzoaren A Azpimultzoaren lehen fasearen 5. jardunaldiari dagokion partidan.

Leioaztarrak euren puntuen klasifikazioa estreinatzeko asmoarekin joango dira La Floridara. Koronabirusaren ondorioz hamar eguneko nahitaezko etenaldiak azken bi asteetan gorri-urdinek jokatu behar zituzten bi partida bertan behera uzteak eta aurretik jasotako bi porrotek lehen baino lehen puntuak eskuratzen joatea lehentasunezko helburu bilakatu dute, denboraldiko lehen derbi bizkaitarretik hasita, hain zuzen ere. Ligako kontuak alde batera utziz, ordea, kopako txapelketan ederki aritzen ari dira Iker Bilbaoren mutilak. Izan ere, pasa den asteazkenean Sarrienakoek RFEF Kopako finalerdietarako pasea eta Errege Koparako klasifikazioa eskuratu zuten C.D. Tropezón 2-1 garaitu ostean, Koldo Berasaluze eta Asier Gotiren golei esker.

Portugaletek, bestalde, bi puntu eskuratu ditu une honetara arte bere itzuleran Bigarren B Mailara. Hori-beltzek, beraz, oraindik ez dute garaipenik lortu denboraldi berri honetan eta azken bi partidak galdu dituzte bi filialalen aurka. La Floridan jokatutako azken neurketan 2-3 galdu zuten Bilbao Athleticen aurka; eta pasa den asteburuan Ibaian, 1-0 Alavés B-ren kontra. Hortaz, Ezequiel Lozaren mutilak zortzigarren sailkatuak dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude