Haritz Albisua erdilariaren fitxaketa iragarri du S.D. Leioak

Haritz Albisuak, Soraluzen 1992ko urriaren 1ean jaioa, iazko denboraldian Real Balompédica Linense taldean jokatu zuen.

S.D. Eibarren harrobitik irtendako futbolariak ibilbide luzea dauka Bigarren B Mailan, izan ere, brontzezko kategoriaren lau multzoetan aritu da, Barakaldo C.F., Lorca F.C., Lleida Esportiu edo Unionistas de Salamanca C.F. bezalako taldetan.

Leioa Kirol Elkarteak ongietorririk beroena eskaini dio Albisuari, “bai eta eskerrak eman gure proiektuan jarritako konfiantzagatik”.

Asier Gotik SD Leioan jokatuko du 2020/2021 denboraldian

Asier Goti Llona hegaleko futbolaria 2020/2021 denboraldian S.D. Leioan arituko da, aurreko denboraldiaren bigarren zatian Burgos C.F.-n lagatuta jardun ostean.

Hilabete horietan Gotik 473 minutu ofizial jokatu zituen, sei neurketen artean. Horrez gain, bi gol sartu zituen.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude