Hartzak euskal pilota taldeko neskek atzo zuten gomazko paletaren finala Basuriko Artunduaga frontoian, Larrabetzuko Olarreta 5 taldearen nesken aurka.
Hirugarren mailako finalaren partidua arratsaldeko 16:00etan hasi zen. Aldez aurretik jokatutako Ligaxkan lehen geratu ziren Leioakoak eta bigarren larrabetzuarrak. Leioaztarrek Larrabetzun galdu zuten joaneko partiduan (30-12), baina bueltakoan irabazi zuten Sakonetan (30-10). Partidu bietan eskuratutako tantoek euren alde egin zuten azken sailkapenean.
Atzo, Basauriko Artunduaga frontoian nesken hiru final jokatu ziren. Lehena, Leioakoek Olarreta 5 taldearen nesken aurka jokatu zutena, hirugarren mailakoa. Partidu gogorra izanik ere, larrabetzuarrek errez irabazi zuten, azken emaitza 30-15 izan zelarik. Leioaztarrek, beraz, bigarren sailkatu dira Bizkai mailako kluben arteko XXIX txapelketan.

Bigarren mailako finalean Olgetan taldeko neskek eraman zuten txapela, 30-26 irabazi baitzuten Hori-hori taldeko nesken aurkako partidua.
Azkenik, lehen mailako gomazko paletaren nesken finala ere Larrabetzu aldera joan zen, Olarreta taldeko neskek haien partidua ere irabazi baitzuten Galipa taldeko nesken aurka (30-20).
Arratsalde ederra atzo Basaurikoa euskal pilotaren nesken hiru txapelketen finalean bertaratutakoek ikusi ahal izan zutena.
