Hirugarren garaipena jarraian bilatuko dute Leioako Emakumeek Arizmendi KE igo berriaren kontra

Leioako Emakumeek eta Arizmendi KE Leintz gaur larunbatez jokatuko dute Euskal Ligari dagokion 11. jardunaldia. Partidua Sarrienan izango da arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Talde gipuzkoarra 7. dago sailkapenean 16 punturekin (Leioako Emakumeekin berdinduta), eta aurten 5 garaipen, berdinketa bat eta 4 porrot lortu dituzte. Azkeneko partiduan 0-2 galdu zuten Tolosa CF liderraren kontra.

Arizmendi KE Leintz aurten igo da Euskal Ligara eta bere debutean 1-2 garaitu zuen Añorga (orain azkeneko sailkatua). Hurrengo 4 partiduetan puntu bakarra lortu zuten, baina hurrengo 4retan guztiak irabazi zituzten. Beraz, boladetako taldea dela esan daiteke. Leioako Emakumeek hori baliatu behar dute eta Tolosak hasitako bolada leioaztarrek jarraitu beharko lukete Sarrienan.

Bere partez, Leioako Emakumeek ere 16 puntu dituzte eta 6.ak dira sailkapenean gipuzkoarrek baino gol average hobea dutelako. Azkeneko bi partiduak 1-4 eta 4-1 irabazi zituzten leioaztarrek, eta horri esker +9ko averagea dute, gipuzkoarrena -2n dagoen botartean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude