Kirol-instalazioak murrizketa berrietara egokitzen dira

Leioako kirol-instalazioak Euskadin ezarritako neurri murriztaile berrietara egokitzen dira, COVID-19ren transmisioa geldiarazi ahal izateko.

Hori dela eta, Sakonetako areto eta igerilekuen azken erreserbak 20:00etan izango dira. Bestalde, Sarriena, Kandelazubieta eta Torresoloko instalazioak kirolari profesionalen eta erdi-profesionalen entrenamenduetarako soilik egongo dira Zabalik. Instalazio guztiak 21:00etan itxiko dituzte, eta aldagelak eta dutxak ezingo dira erabili.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude