Kirola kalera aterako da ekainean

Kirola ekainean aterako da kalera. Hainbat kirol-jarduera eskainiko dira kalean, erakustaldi gisa. Hiru ekitaldi izango dira: ziklo indoorreko maratoia, Zumbako masterclassa eta Sakonetako nagusien dantza erakustaldia. Ekimenak ekainaren 26an, larunbatean; ekainaren 27an, igandean eta ekainaren 28an, astelehenean izango dira.

Ekainak 26, larunbata, ziklo indoorreko Maratoia egingo da Aldapa Auditoriumean (Sakoneta kiroldegiko kanxan euria eginez gero), goizeko 10:00etatik 13:00etara. Lehenengo saioa 10:00etatik 10:50era izango da. Bigarren saioa 11:00etatik 12:30era izango da eta 12:30etik 13:00etara luzapenak egingo dira ekiladiari amaiera emateko. 

Ekitaldi honetan 24 plaza egongo dira. Izen-emate kpurua gaindituz gero, zozeketa egingo da. Kasu horretan, Sakonetako kiroldegiko ikus-entzunezkoen aretoan egingo da, hilaren 16an. Izen-ematea ekainaren 7tik 13r bitartean burutuko da, Sakoneta kiroldegiko edota Torresolon.

Zumba saioa

Ekainaren 27an, igandean, Zumba saioaren txanda izango da. Berau ere, Aldapako Auditoriumean egingo da eta indoor zikloarena bezala, Sakonetara aldatuko da euria eginez gero. Ordutegia goizeko 11:30etik 13:00etara izango da. Plaza kopurua 30 da. Izen-emate kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da, Sakonetako kiroldegiko ikus-entzunezkoen aretoan, hilaren 16an. Leioan erroldatuentzako doako ekitaldia izango da. Izen-ematea ekainaren 7tik 13ra bitartean burutuko da, Sakoneta edota Torresoloko kiroldegian.

Adinekoen gimnasia erakustaldia

Azkenik, ekainaren 28an, astelehenean, adinekoen dantzaldi-erakusketa egongo da. Berau ere Aldapa Auditoriumean egingo da Sakoneta kiroldegiko kantxarra aldadtuko delarik euria eginez gero. Ekitaldia goizeko 11:30etik 13:00etara luzatuko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude