Leioa K.E.-k Sergio Garcíaren fitxaketa iragarri du

Leioa Kirol Elkarteak Sergio García Salmón hegaleko aurrelariaren fitxaketa iragarri du gaur, otsailak 1.

Santanderren, 1990eko martxoaren 18an jaioa, Leioa Kirol Elkartera itzultzen da berton 2014/2015 denboraldian egon ostean. Urte horretan, Leioa futbol taldearen lehenengo urtea izan zena Bigarren B Mailan, 38 partidu ofizial jokatu zituen, zazpi gol eskuratuta. Azken denboraldietan Real Murcia, U.D. Logroñés eta Barakaldon aritu da.

Fitxaketa honekin Leioako Kirol Elkarteak gizonezkoen lehen taldearen erasoa indartu nahi du, 12 partidatan zazpi gol sartu baititu. Bere taldean golik gutxien jaso duen taldea da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude