Leioa Kirol Elkartearen bazkideen Ohiko Batzarra

Leioa Kirol Elkarteak iragarri du bazkideen Ohiko Batzarra 2021eko ekainaren 23an izango dela Sarrienako instalazioetan, 19:00etan lehen deialdian, 19:30etan bigarren deialdian eta hurrengo eguneko 19:30etan hirugarren deialdian.

Urteko Ohiko Batzarrean honako puntu hauek izango dira jorratuko direnak: aurreko Batzarraren aktaren irakurketa eta onespena; aurreko ekitaldiaren balantzearen eta memoriaren aurkezpena eta onespena; datorren ekitaldiaren jardueren proiektuaren eta aurrekontuaren aurkezpena eta onespena; klubaren indarreko estatutuen 34 artikulua aldatzeko proposamena eta galde-eskeak.

Batzarra testuinguru zailean Sarrienako kirol elkartearentzat egingo da, Bigarren B maila galduta, zeinak Elkartearen gizonezkoen senior taldea 2021/2022 denboraldian futbolaren Hirugarren mailan jokatzera eramango duena. Horrek, kirol elkarte leioaztarra bere egoera berraztertu eta hurrengo denboraldietarako proiektua birplanteatzera behartuko du, ezinbestean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude