Leioa Waterpolok Bartzelonan jokatu behar zituen partiduak, bertan behera

Bihar eta etzi, larunbatean eta igandean, Leioa Waterpolo talderak Estatuko Ohorezko Emakumeen Mailan jokatu behar zituen partiduak bertan behera geratu dira.

Arrazoia, Covid 19ak Catalunyan izan duen bilakaera eta horri aurre egiteko hartu behar izan diren neurriak.

Horrela, bai asteburu honi zegokion txapelketa honetako bigarren jardunaldiko C.E. Mediterraniren aurka larunbatean jokatu behar zuten partidua zein lehen jardunaldiaren Astropol C.N. Sabadellen aurka jokatu gabeko partidua, igandean jokatu behar zutena, atzeratu egin dira, momentuz zehaztu gabeko datan jokatu beharko direnak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude