Leioako Emakumeak 3-1 Arizmendi KE: hirugarren garaipena jarraian leioaztarrentzat

Leioako Emakumeak taldeak 3-1 irabazi du Arizmendi KE Leintz talde gipuzkoarra Euskal Ligari dagokion 11. jardunaldian, María (2) eta Iratiren golei esker. 19 punturekin 6. sailkatuak dira leioaztarrak eta, honekin, hiru dira jarraian lortutako garaipenak.

Idoia, Maca, Naroa eta Nile baja ziren partida honetarako eta deialdian soilik 15 jokalari zeuzkaten entrenatzaileek. Hasierako hamaikakoan Uxue, Landa, Amaia Solar, Irati, Ziortza, Ane, Bulu, Maitena, June, Ángela eta María egon dira.

Oso gaizki hasi da partida Leioako Emakumeentzat 3. minutuan gola jaso baitute areaz kanpoko jaurtiketa batean. Baina azkar egin dute berea baloi jabetza eta gol aukerak sortzen hasi dira. 31an Maríak eduki du aukerarik argiena, baina langa gainetik bota du baloia area barruko jaurtiketa batean. Nagusi izan dira leioaztarrak lehen zatian baina ez dira markagailua berdintzeko gai izan.

Bigarren zatia lehenaren tankerakoa izan da eta 50. minutuan Ángelak, boleaz, zutoinera bidali du baloia. 58an saria lortu dute Leioako Emakumeek Maríak baloia aurrean lapurtu eta, atea hutsik zegoela, oso erraz egin du gola. Merezitako berdinketa lortu bai, baina gehiago ere merezi zuten leioaztarrak. 60ean Ángelak kornerra jaurti, Iratik errematatu eta markagailuak merezitako emaitza adierazi du: 2-1. Iratiren bigarren gola eta Ángelaren bostgarren asistentzia izan dira. Azken gola 75ean heldu da, María pitxitxiak egina. 10 daramatza 11 partidutan.

Esan bezala, 6.ak dira Leioako Emakumeak 19 punturekin eta 6 garaipen, berdinketa bat eta 4 porrot lortu dituzte aurten, beraz, sailkapeneko postu nobleetan ezarri dira leioaztarrak. Hurrengo partidua Derion jokatuko dute, igandean.


LABURREAN

Partidua: Leioako Emakumeak 3 – 1 Arizmendi KE Leintz

Txapelketa: Euskal Ligaren 1. maila

Hamaikakoa: Uxue; Landa, Irati, Ziortza, Amaia Solar; Ane (k), Bulu; Maitena, Angela (Lucía), June; María (Amaia Altzaga)

GOLAK

0 – 1   3. minutua

1 – 1   María (58. minuta)

2 – 1   Irati (60. minutua)

3 – 1   María (75. minuta)

TXARTEL HORIA:

Ángela Pesquera, 33. minutua

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude