Padel ikastaroak Torresolon

Uda osoan (uztaila, abuztua, iraila) padel ikastaroak izango dira Torresoloko kirol instalazioan. Leioako kirol-instalazioetako abonatuei zuzenduta egongo dira eta astean 50 minutuko bi saio izango dituzte. Taldeak 5 pertsonak osatuko dituzte, osasun-neurriak betetzeko.

Txikiek ere padel ikastaroak izango dituzte uztailean. Guztira 30 plaza izango dira, seikotan banatuta, 8 eta 14 urte bitarteko txikientzat, astean bi egunetan.

Izena emateko epea ekainaren 1etik 13ra bitartean egongo da zabalik. Aurrez aurre edo posta elektronikoz egin ahal izango da, Sakoneta kiroldegian edo Torresolon.


Info +

Izena emateko  Aurrez aurre, Sakoneta kiroldegian 9:00etatik 21:00etara; Torresolon 12:00etatik 21:00etara

Posta elektronikoz  uki.atezaintza@leioa.net eta torresolo@emtesport.com

Ikastaroen inguruko informazio gehiago  Uztaila ikastaroak I Txikien ikastaroak uztaila I Ikastaroak abuztua I Ikastaroak iraila

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude