Torresoloko kirolguneko padel instalazioetan ikastaroen eskaintza zabaldu du Udalak.
Ikastaroak urrian hasi eta ekainera arte luzatuko dira. Astean bi eguneko ikastaroak eta astean egun bakarrekoak eskeintzen dira: bi egunekoak astelehen eta asteazkenetan edota astearte eta ostegunetan izango dira. Egun bakarrekoak ostiraletan edo larunbatetan.
Egun bakarreko ikastaroetan hasiera maila eta maila ertaina (1 eta 2) eskaintzen dira. Egun bikoetan hasiera maila, maila ertaina (1 eta 2), ertaina eta aurreratua. Adinari dagokionez, 8 eta 14 urte bitartekoei zuzendutako ikastaroak egongo dira eta 15 urtetik aurrerakoentzat.
Ikastaroon prezioak honakoak dira: Astean bi egunekoak, 26,50€ Udakl Kirol Instalazioen bazkideen kasuan eta 51,50 € bazkideak ez direnentzat. Egun bakarrekoen kasuan, 15,30 € bazkideen kasuan eta 31 € bazkide ez direnen kasuan.
Ordutegi ezberdinak eskaintzen dira. Kontsultatzeko, sakatu esteka honetan.
Izen emate epea, zabalik
Atzo zabaldu zen padel ikastaro hauetan izen emateko epea, irailaren 9ra arte (igandea), kirol instalazioen bazkideak direnentzat. Izen ematea 946004475 telefonora deituta burutu behar da. Plaza mugatuak direnez, horien zozketa irailaren 11n egingo da, goizeko 11:00etan, Torresoloko instalazioetan.
Plaza librerik geratuz gero, epe berria zabalduko litzateke irailaren 12tik 16ra arte bazkideen artean. Eta hala ere, epe hori bukatuta, oraindik plaza libreak egonez gero, irailaren 17tik 23ra arte azken epea zabalduko litzateke bazkidea ez den ororentzat izena eman ahal izateko padel ikastaro hauetan.
Info +
Torresolo kirolgunea 94 600 44 75 Telefonoa
Ikastaroen egun eta ordutegiak Padel Kirol ikastaroak 2018/2019