Portugaleteren aurkako partida, atzeratuta

S.D. Leioak adierazi nahi du bere lehen taldean COVID-19ko kasu positiboak antzeman direla.

Lehen Taldeko kide guztiak, Osakidetzak ezarritako neurriak jarraituz, euren etxebizitzetan isolatuta daude.

Klubak egoeraren berri eman dio Espainiako Futbol Federakundeari eta ondorioz, Lehiaketako Epaileak gaurko, otsailaren 13rako, ezarrita zegoen Club Portugaleteren aurkako partida (Bigarren B Maila, 16. jardunaldia) atzeratzea erabaki du.

Bestalde, Espainiako Futbol Federakundearen Lehiaketako Epaile Bakarrak Sarrienako Elkarteak aurkeztutako alegazioen alde ebatsi du, David Morantek pasa den igandean Real Racing Clubaren aurkako partidan ikusitako txartel gorri zuzena deuseztatuz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude