Raly Cabral aurrelariak beste urtebetez jokatuko du S.D. Leioan

S.D. Leioak Raly Cabral aurrelariak Klubean 2020/2021 denboraldian jarraituko duela jakinarazi berri du.

Raly Cabral 2019ko abuztuan heldu zen taldera. Ondorioz, Leioan bigarren urteari hasiera emango dio. Amaitu berri den denboraldian, Cabralek 1.312 minutuz defendatu zituen gure koloreak, 29 neurketa ofizialen artean. Horrez gain, lau gol egin zituen ligan zehar.

Athletic-ek Aritz de Miguel atezaina utzi dio S.D. Leioari datorren denboraldirako

Bestalde, herriko futbol taldeak iragarri duenez, Athletic Clubak  Aritz de Miguel Martín atezaina utzi dio datorren denboraldian S.D. Leioan joka dezan.

Aritz de Miguel, Bilbon 1999ko ekainaren 28an jaioa, S.D. Leioan egon zen azken denboraldiaren bigarren erdian, baita ere klub bilbotarrak utzita.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude