Sakonetak jarduera berriak abiarazi ditu

Martxoaren 15etik aurrera, Sakonetako kirol instalazioetan jarduera berriak izango dira: xumba helduak, haurrentzako xumba gym, xumba gym junior, aquagym eta pilates. Aurretiko izena emateko epea bihar hasiko da eta martxoaren 9ra arte egongo da zabalik. Izen-emate hori aurrez aurre egin ahal izango da Sakonetan edo uki.atezaintza@leioa.net helbidearen bidez.

Plazen zozketa martxoaren 10ean izango da, eta ondoren, plaza lortzen dutenei izena emateko deia egingo zaie martxoaren 11n eta 12an.

Martxoaren 15ean hasiko diren jarduerak honako hauek dira: xumba helduak (astelehena-asteazkena-ostirala 18: 30-19: 20, 20 plaza; asteartea-osteguna 19: 30-20: 20, 20 plaza);
umeentzako xumba gym 8 eta 12 urte bitartekoentzat (astelehena-asteazkena, 17: 00-17: 50, 20 plaza); gazteentzat xumba gym, 13 eta 16 urte bitartekoentzat (astelehenetik asteazkenera, 18:30-19:20, 10 plaza); aquagym 16 urtetik gorakoentzat, astelehena-asteazkena, 20:10-21:00, 6 plaza); pilates, astelehena-asteazkena, 20:10-21:00, 6 plaza.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude