Sakonetak zabalik du ikastaroetan izena emateko epea

Gaur, irailak 21, hasi da izena emateko epea Sakoneta Kiroldegian, abonatutako pertsonei zuzendutako kirol ikastaroetan. Izena irailaren 27ra arte eman daiteke, telefonoz edo aurrez aurre, Sakoneta kiroldegian, 9: 00etatik 21: 00etara.

Pilates, luzaketa, ziklo-indoor, hipopresiboak, yoga, combi-gym, tonifikazioa, gimnasia artikularra eta body complet ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaro horiek edukiera murriztua izango dute, COVID dela-eta ezarritako protokoloen ondorioz; beraz, izena emateko epea amaitutakoan, zozketa bat egingo da irailaren 28an (11: 00etan Sakonetan), ikastaro bakoitzeko plazak esleitzeko.

Gainera, datorren astean jarduera bakoitza probatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Ate irekien jardunaldi hauetan parte hartzeko, interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena, honako hauek kontuan hartuta: egun eta ordu bakoitzeko inskripzio bakarra egin daitekeela eta beste erreserba bat egiteko bi egun igaro behar direla.


Info +

Ikastaro motak

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude