SD Leioak Gernikaren kontra galdu du baloi geratuan hiru gol jaso ostean

SD Leioak 1-3 galdu du etxean SD Gernikaren kontra jokatutako derbi bizkaitarra. Nico Baleanik partiduko lehen gola egin du leioaztarrentzat, baina Lander Olaetxeak, birritan, eta Alain Barraónek markagailuari buelta eman diote. Gernikarren hiru golak baloi geldituko jokaldietan izan dira.

Jon Ander Lambea entrenatzaileak Izaro berreskuratu du deialdirako, baina Córdoba (aurreko partidan kaleratua), Luca Ferrone eta Undabarrenaren (zigortuak) bajak zituen. Horrela, hasierako hamaikakoa Iturrioz, Óscar Pérez, Alain, Magadaleno, Aitor Aspas, Morci, Iri, Nico Baleani, Goti, Óscar García eta Yurrebasok osatu dute.

Ezin hobeto hasi da partida leioaztarrentzat, jokoaren lehen minutuan Nico Baleanik arratsaldeko lehen gola lortu baitu Yurrebasoren aldaratze bat aprobetxatu ondoren. Baina SD Gernika ez du amorerik eman eta SD Leioa bere arean itxiarazi du. Horrela, gernikarrek gol aukera ugari eduki dituzte eta 6 korner jaurti dituzte lehen zatian. Horrela heldu dira gernikarren lehen bi golak. 17 eta 26 minutuetan Lander Olaetxeak bina korner buruz errematatu ditu eta markagailuari buelta eman dio. SD Leioak partidua berdintzeko aukera eduki du atsedenaldia baino lehen, baina Torrealdairen baloia urruntzeko saiakera langan jo du.

Atsedenaldian, Lean Morciren ordez zelairatu da. Irabazten joan arren, SD Gernika oso erasokor hasi du bigarren zatia eta 3 korner gehiago ateratzea lortu du lehen 5 minututan. 47. minutuan heldu da hirugarren gola. Gernikarrek kornerra jaurti, lehen zutoinean baloia luzatu eta Alain Barrónek egin du gola. 55. minutuan Óscar Garcíak Carrio atezaina gainditzea lortu du baina bere jaurtiketa kanpora joan da. Geroago, epaileak Iriren gol bat baliogabetu du jokoz kanpo zegoelako.

SD Leioa 21 punturekin mantentzen da, Izarrarekin berdinduta, eta 12. sailkatua da. Hurrengo partidua Burgosen kontra jokatuko dute leioaztarrek datorren igandean eguerdiko 12:00etan, eta lehen itzuliko eta urteko azken partida izango da.

Hasierako hamaikakoak:

S.D. Leioa: Iturrioz (c); Morci (Lean), Óscar Pérez (Yosu Camporro), Alain, Magdaleno, Aitor Aspas (Jorge); Nico Baleani, Iri; Goti; Óscar García y Yurrebaso.

S.D. Gernika Club: Carrio, Kevin Calle, Murgoitio, Olaetxea (Iker Bilbao), Berasaluze, Torrealdai (c) (Ander Larrucea), Madrazo (Entziondo), Gorka Larrucea, Pradera, Abaroa y Alain Barrón.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude