SD Leioak lehen garaipenaren bila jokatuko du Alavés B-ren aurka

Etxetik kanpo jokatutako segidako bigarren partidari aurre egingo dio S.D. Leioak

Deportivo Alavés B eta S.D. Leioa aurrez aurre izango dira datorren larunbatean, azaroak 28, arratsaldeko 16:00etan José Luis Compañón Kirol Hirian jokatuko den Bigarren B Mailako II Multzoaren A Azpimultzoaren lehen fasearen 7. jardunaldiari dagokion partidan.

Asteazkeneko porrotagatik penatzeko denbora gabe, S.D. Leioak Sarrienatik kanpoko beste partida bati aurre egiten dio larunbat honetan, Ibaian oraindik galdu ez duen Deportivo Alavés B-ren aurka. Gorri-urdinek ezin izan zuten Gobelan jokatutako derbitik punturik atera, eta Arenasen gol bakarra, bigarren zatian eginda, larrutik ordaindu zuten. Ondorioz, Sarrienakoek ligako lehen garaipenaren bila doaz oraindik, sailkapenaren postu baxuetatik irtetzeko xedearekin. Leioaztarrak hamargarrenak dira puntu bakar batekin.

Deportivo Alavesen filiala, bestalde, etxeko talde bezala, multzo osoko bigarren talderik onena da, zazpi punturekin bederatzitik eta etxean partida guztiak irabazi dituen S.D. Amorebietak soilik gaindituta. Iñaki Alonsok zuzendutako taldea José Luis Compañón Kirol Hiriko belar artifizialeko zelaietako batera mugitu da aurten; bertan bi garaipen (Arenas Club eta Club Portugaleteren aurka) eta berdinketa bat (S.D. Amorebietaren kontra), hurrenez hurren, lortu dutelarik. Hortaz, gasteiztarrak azpimultzoko hirugarren sailkatuak dira hamar punturekin.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude