Erandio, Leioa, Getxo eta Berangoko kaleak familiez beteko dira igandean, Umeen Bizikleta Festaren edizio berri batean. Parte-hartzaileak Erandioko Udaletxeko plazatik irtengo dira 11:00etan, eta Leioako Boulebarrean indarrak hartzeko ohiko etenaldia egin ondoren, 11:45ean, gutxi gorabehera, Berangora iritsiko dira 13:00ak aldera. Bertan ondo pasatzeko hainbat ekintza izango dituzte: puzgarriak, musika, txokolatada…
Izen-emateak on-line egin beharko dira www.ubfesta.org erakundearen webgunean eta dortsalak Berangoko Decathlon-en jaso beharko dira ostirala bitartean. Probaren helburu nagusietako bat haurren artean ohitura osasungarriak sustatzea da eta familian jardueraz gozatzea; beraz, adingabe bakoitzak heldu bat izan beharko du lagun.