SD Leioak puntu garrantzitsua lortu du Burgosen urteko azken partiduan

SD Leioak eta Burgos CFk 1-1 berdindu dute 2. B Mailako II. taldeari dagokion 19. jardunaldian. Luca Ferronek leioaztarren gola egin du 83. minutuan, baina 90ean ateratako korner batean Julio Ricok markagailua berdindu du. Leioaztarrek 22 punturekin bukatu dute lehen itzulia.

Izaro izan da Jon Ander Lambeak izan duen baja bakarra eta Luca Ferrone, Córdoba eta Undabarrena deialdira bueltatu dira haien zigorrak bete eta gero. 

Lehen zatian golik ez egon arren, bi taldeek izan dituzte baloia sareratzeko aukerak. Abel Suárezek izan du aukerarik argiena Burgosekoentzat, baina bere burukada Urtzi Iturrioz atezainak gelditu du 17. minutuan. Segituan, 21. minutuan Nico Baleanik izan du aukera argia leioaztarrentzat, baina bere bolea area barrutik zutoinean jo du. Talde leioaztarrak lehen zati serioa egin du.

Atsedenalditik bueltatu bezain pronto Burgos CFk hiru aukera argi izan ditu. David Martínek zutoinera bidali du jaurtiketa bat, Iturriozek Blázquezen jaurtiketa ederki eten du eta Magdalenok, lurretik, kornerrera bidali du burgostarren eraso bat. Guzti hori bigarren zatiko lehen hamar minutuetan. Beldurra gainditu ondoren, Óscar García saiatu da baina bere jaurtiketa ez du aterik ikusi. 83. minutuan, bi korner bota eta gero, Aitor Aspasek jaurti du eta aldaratzea Luca Ferronek aprobetxatu du area barrutik gola egiteko. Baina SD Leioak ezin izan du abantaila mantendu eta 90. minutuan Julio Rico atzelariak ezker oinarekin errematatu du Eneko Zabaletak jaurtitako kornerra.

Berdinketa honek SD Leioaren bolada txarra eten du, azken bi partidak galdu baititu. Horrela, Jon Ander Lambearen mutilek lehen itzulia 5 garaipen, 6 berdinketa eta 7 porrotekin bukatzen dute, eta 22 punturekin sailkapeneko 12. postuan kokatzen dira. Hurrengo partida CD Mirandésen aurka izango da urtarrilaren 6 edo 7an, Anduvan.


Laburrean

Partidua  Burgos CF  1 – 1 SD Leioa

Txapelketa  Espainiako 2. B Mailako II. taldea

Jardunaldia  19.a

Hasierako hamaikakoak

Burgos C.F.  Mikel Saizar, Andrés (c), Eneko Zabaleta, Julio Rico, Borda, Adrián Cruz (Iker Hernández), David Martín (Javi Cantero), Beobide, Adrián Hernández, Abel Suárez, Blázquez (Youssef)

S.D. Leioa  Iturrioz; Morci, Luca Ferrone, Córdoba (c), Magdaleno, Goti (Aitor Aspas); Undabarrena, Iri (Lean); Nico Baleani; Óscar García (Alain), Yurrebaso

Golak

0 – 1  Luca Ferrone (83′)

1 – 1  Julio Rico (90′)

Txartelak

SD Leioa  Txartel horiak   Magdaleno (63′), Alex Iriondo (67′)

Burgos CF  Txartel horiak  Eneko Zabaleta (22′),  Beobide (65′)

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *