Lamiakoko metro geltokian, marmotaren egunean bezala gabiltza

Nagore Marcos I Irakaslea, Txopoetako bizilaguna

Badirudi, marmotaren eguna bezala, Lamiakoko jaietan ere urtero errepikatzen dela kontu bera, hots, auzoa bitan erdibitzen duen metro geltokiaren igogailuak ez dabiltzala beharrezkoa den momentuetan eta erregulartasunez.

Aurten ere, Maskaradaren gaueko ikuskizunaren momentuan igogailuak ez zebiltzaten eta ildo beretik jarraitu izan zuen igogailuen funtzionamenduak asteburu osoan zehar, eta ondorio bezala mugikortasun-baldintza desberdinetako pertsonek eskailerak igotzeko eta jaisteko beharrean ikusi zuten euren burua.

Nik dakidala, behintzat, gizon bat erori izan zen larunbat gauean, igogailuak zerbitzuz kanpo zeudelarik, argitasun nahikorik ez duten eskailerak jaisten zebilela. Ondorioz Lamiakoko Metro geltokian zeuden langileengana jotzean euren erantzuna Leioako udalari gertatzen zenaren ardura pasatzea izan zen eta atoan Leioako udalari deitutakoan, bertaratutako udaltzainen erantzuna bera izan zen, baina aurkako norabidean, hots, ardura Metro Bilbaorena zela edo ez zekitela.

Nik bai ez dakidala zehazki norena den ardura, baina badakit urtero errepikatzen den egoera dela eta konponbiderik ez dagoela. Are gehiago, ematen du aurreko urteetako kexaren arrastorik ez dagoela, beraz, idatziz uztea erabaki dut eta honekin batera soluzio baten eskaera ere badoa

Niri bat bururatzen zait: metroa lurperatzea Txopoeta eta Lamiakotik, berriro halakorik gerta ez dadin. Bada ordua. Metroa, lurperatuta gure auzoetatik.

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *