Konfinamendurako abestiak :: Zea Mays-en «Negua joan da ta»

Gaurkoan Zea Mays taldearen kanta ezagunenetako batekin gatoz, Negua joan da ta. Kanta Era diskoan ikusi zuen argia. Taldekideen esanetan, aurrekoak baino dantzagarriagoa da, zuzenagoa eta positiboagoa. Abestiak berehala arrakasta itzela lortu zuen. Bideoklipak ere izugarrizko arrakasta izan zuen, Ainhoa Moiuak keinu hizkuntzan egindako interpretazioa, hain zuzen ere.

Zea Mays rock estiloko taldea, Bilboko Errekalde auzoan sortu zen, 1997an.

Hogei urteko ibilbide oparoan  9 disko eta haien ibilbidearen kanten bilduma biltzen duen Zea Mays 20 urte izeneko diskoa kaleratu dituzte. Hona hemen taldearen ibilbidean zehar argitara emandako diskoen zerrenda: Zea Mays (1998, Gor), Elektrizitatea (2000, Gor), Harrobian (2002, Gaztelupeko Hotsak), Sortuz, grabitatearen aurka (2005, Oihuka), Morphina (2007, Bonberenea Ekintzak), Era (2010, Bonberenea Ekintzak), Da (2013, autoedizioa), Harro (2016, Garden Records), Zea Mays 20 urte (2017, Garden Records), Zea Mays, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (2017, Garden Records) eta Atera (2019, Garden Records).

Negua joan da ta kantaren bideoklipa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *