Lamiakoko Jaien hasiera egunean, Maskarada

Lamiakoko Jaien lehen egunarekin batera, beste urte batez, Lamiako Maskaradaren ikuskizuna plazaratuko dute auzotarrek. Hirurogei lagunetik gorako koadrilaren parte hartzearekin,, horietatik 40 euskal mitologiaren pertsonaia ezberdinen paperean (Mari, Aker, Sugaar…) jarrita, Prudentziaren kondaira antzeztuko dute, hiru saiotan zehar. Lehena, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, beira-putzegilearen biribilgunetik abiatuta. 18:00etan izango da bigarren saioa, txosnaren inguruan. Eta Maskaradari bukaera emateko, hirugarrena, gaueko 22:30etatik aurrera, auzoko elizaren ondoko plazan.

40. urteurrenean antzineko kideek ere hartuko dute parte

Aurten, Maskaradaren 40. urteurrena dela eta, aurreko urteetako partaideei omenaldia egin nahi diete antolatzaileek.

Horretarako, akelarrearen atsedenaldian lamia-dantza berezi bat dantzatuko dute, lau harmakadetan zehar parte hartu dutenen eskutik. Parte hartu nahi duten guztiei «egoki» jantzita eskatu zaie. Mutilak loredun brusarekin eta, neskek, berriz, kolre bizidun gona loredunak jantzita.

Gauzak ondo joan daitezen entsegua ere egin zuten maiatzaren 13an, dena prestatzeko. Bihar ikusiko da egindakoaren emaitza.

Euskal Jai arrakastatsua

Iragan maiatzaren 12an egindako Euskal Jaiak ere, nahiz eta eguraldi desatseginarekin ospatu zen, arrakasta ederra izan zuen.
Jende askoren lanari esker aurrera joan da Euskal Jaia, eta egun polita igarotzea lortu zen antolatutako ekintza ezberdinekin: umeentzako jolasak, aurreskua, triki-poteoa fanfarrearekin, herri bazkaria, talo tailerra, ume zein nagusientzako erromeria, txosna… Primerako jaia Maskarada eta auzoko jaien atarian!

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *