Zer berri? :: “Antzara Eguna”, Harkaitz Cano eta Adur Larrearen komikia

 Cano Jauregik (Lasarte, 1975) Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du beti ogibide. Lubaki Bandan hasi zen literatur jardunean eta 1994an argitaratu zuen bere lehen idazlana, Kea behelainopean bezala poesia liburua. Gerokoak dira Beluna jazz (1996) eta Pasaia blues (1999) eleberriak, Belarraren ahoa (2004) ukronia eta Neguko zirkua (2005) eta Beti oporretan (2015) ipuin bildumak. Hiru bider irabazi du Euskadi Saria eta bi aldiz Espainiako Kritikarena. Twist (2011) nobelarekin, 111 Akademia aipamena ere erdietsi zuen. Besteak beste Sylvia Plath, Anne Sexton, Hanif Kureishi, Paul Auster eta Allen Ginsberg euskaratu ditu eta nederlanderaz, galegoz, grezie-raz, ingelesez, gaztelaniaz, errusieraz, alemanez eta italieraz irakur daitezke bere liburuak.

 

Adur Larrea (Bilbo, 1982) Arte Ederretan lizentziatua da, marrazketa eta ikus-entzunezkoen espezialitateetan. Geroztik, animazioa eta ilustrazioa izan dira bere jardueraren ardatz nagusiak. Ikus-entzunezkoen alorrean, zenbait ekoiztetxerekin lan egin du, baita telebistan eta publizitatean ere. Argitaletxe, aldizkari eta egunkarietan kolaborazioak egin ditu (Berria, Ortzadar, Xabiroi, Bertsolari, Argia, Jakin…), eta, liburu formatuan, Okatxu eta Arditutakoak albumetan parte hartu du beste ilustratzaile batzuekin batera; horietaz gainera, bereziki ezaguna da Gabriel Aresti BioGrafikoa (Erroa, 2015) komikia, poeta bilbotarraren bizian eta obran oinarritua.

Laburrean

Izenburua  Antzara Eguna

Egileak  Arkaitz Cano, Adur Learra

Argitaletxea  Txalaparta 

Hizkuntza  Euskera

Orri kopurua  136

Argitalpen urtea  2019

Zenbatekoa  20,00 €

ISBN  978-84-17065-90-4
A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *