Zer berri? :: «Destino epikoak», Occhi Di Farfalla taldearen azken diskoa

Bikote akustiko bezala jaio eta laukote elektriko izatera pasa den taldea da Occhi di Farfalla. Kolore anitzeko abestiz, bideaz gozatzeko eginiko ekintza.

Occhi Di Farfalla egun Jokin Azpiazu Carballo, Ibon Guerra Loinaz, Hodei Esteban Pertusa eta Miren Aranguren Etxarte taldekideek osatzen dute. 2013an taldearen izena zeraman diskoa plazaratu zuten. Bigarren urratsa 2016an eman zuten, Lerroetatik ihes izeneko diskoarekin eta hirugarrena eta momentuz azkena Destino epikoak izenekoarekin eman dute.

Grabaketa Shot! estudioan egina izan da, Ander Barriuso Muñoaren (Elektrika Grabaketak) esku ardurapean. Produkzioa Occhi di Farfallak eta C. Bjerring-ek burutu dute. Masterizazioa, Ben Chsiholm-en esku egon da. Hitzak taldearenak dira, salbu salbu «Segur ziur» (hitzak IRArenak) eta «Herio bakarra, heriotz ugari» (Nora Strejilevich-en Una sola muerte numerosa liburuan oinarritua).

Laburrean

Egilea  Occhi di Farfalla

Diskoetxea  Autoekoizpena

Zenbatekoa  12,00 € (biniloa + disko digitala) / 10,00 € (CD + disko digitala)

Formatua  Biniloa / CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Creative Commons by-nc-nd

 

Abestiak

1. Porlanez ase (03:54)
2. Esan (04:34)
3. Nora joan (05:34)
4. Herio bakarra, heriotz ugari (04:11)
5. Egiari zor (02:34)
6. Segur ziur (03:15)
7. Emari berriak (05:33)
8. Warsaw (02:55)
9. Galdu ordez (03:53)
10. Mamaxola (03:24)
11. Rawda (06:26)

Diskoaren bideoklipa

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *