Zer berri? :: Doctor Deseo-ren «Maketoen iraultza» euskaraz

Doctor Deseo taldearen (Bilbo, 1986) hamazazpigarren diskoa euskara hutsean dator: Maketoen iraultza.

Batez ere, bilduma da. Diskoak biltzen dituen hamahiru abestietatik bakarra da berria; gainerakoak urteetan egindako lanetan jaso izan dituzte, «Silencio en la sala» kenduta, «18/98» ekimenerako argitaratutako diskoan kaleratu baitzen, 2006an. 1995ean egin ziguten lehenbiziko ekarpena euskaraz, eta diskoz disko bultzada eman diote euskarari.

Konpromiso sendoa izan zen 2011ko abenduaren 3an Gasteizen kontzertua osorik euskaraz eman zutenean. 2016ko Kilometroak-en, Bergaran, bigarren kontzertua euskaraz. Doctor Deseo taldearen koherentziaren barruan euskarak presentzia izan du eta adierazpen bidea ere da.

Maketoen iraultza diskoa euskararen aldeko dinamika horretan ulertu behar da. Euskal literaturaren klasikokoetara jo zuen Lauaxetaren «Eta moxua hil atsekabez» abestiarekin. Xabier Leteren «Ni naiz» klasiko bezala har daiteke. Edorta Jimenez, Unai Iturriaga eta Sonia Gonzalez izan dira gainerako testugileak. Marta Ortizekin elkarlan luzea biribildu du Francis Diezek testuak egitean disko berrienetan. Doctor Deseo taldearen «Maketoen iraultza» abestia bizia da; ereserkiaren osagarriak ditu testu eta musikan. Elektronika eta gitarra eskutik oratuta doaz, bukaera harrigarria du, erritmikoa da eta dantza-arrasta egiteko balio du.

Laburrean

Egilea  Doctor Deseo

Diskoetxea  Baga-Biga Musika Ideiak

Zenbatekoa  12,00 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza Euskara

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Maketoen iraultza (4:57)
2. Nire munstroa (3:49)
3. Gustatzen zaigulako (3:50)
4. Ez nauzu izango berriz (3:22)
5. Nola ez duzun inoiz ulertu… (2:36)
6. Sodomako sagarra (3:47)
7. Orgia amaitezinak (3:27)
8. Eta moxua hil atsekabez (3:56)
9, Au revoir, nire maitia (5:36)
10. Morrosko laztana (3:15)
11. Ni naiz (4:08)
12. Tracy Lord (3:31)
13. Silencio en la sala (4:39)

Maketoen iraultza diskoaren bideoklipa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *