Zer berri? :: «Hotsa eta ardaila», William Faulkner-en liburua

Compson familiaren gainbehera kontatzen zaigu eleberri honetan, AEBko Hegoalde tradizionalistaren endekapenaren sinboloa ere badena. Baina, horrez gain, kontatzearen beraren abentura zinezko bat dugu: gertakari bera lau bider eta beste hainbat lekukoren bidez kontatzen zaizkigu, ikuspegien ugaritasuna eta kronologiaren apurtzea nabarmentzen diren estilo baten bidez.

Itzultzaileak hitzaurrean dioen legez, “Hotsa eta ardaila irakurtzen hasten dena beiraduren argi printzek bakarrik argitutako katedral gotikoan sartzen den bisitaria bezala sentituko da. Lehen momentuan apenas ikusiko duen ezer. Baina, begiak ilunpe horretara ohitu arte irakurtzen segitzen badu, hasierako forma zirriborrotsuek gorputza eta kolorea hartuko dute eta, sari bezala, katedralak ezkuktuan gordetzen duen edertasun guztia zabalduko zaio begi aurrean”.

Nobela modernoaren izen handietakoa da Faulkner, eta eleberri hauxe da haren ospearen zutabe nagusietakoa: abentura baten kontakizunaren ordez, edo horren gainetik, kontakizuna bera da hemen abentura. Amerikako Estatu Batuetako hegoaldean girotua, XX. mendearen hasieran, zuriak eta beltzak beren izaera eta hizkera propioekin erretratatuak.


Laburrean

Egilea  William Faulkner

Itzultzailea  Asun Garikano

Argitaletxea  Elkar Argitaletxea

Zenbatekoa  20,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  384

Argitalpen-urtea  2017

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9027-721-8

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *