Zer berri? :: «Zeru horiek», Bernardo Atxagaren liburua

Narrazio honetan sei orduko bidaia bat kontatzen zaigu, kartzelan lau urte egon ondoren hogeita hamazazpi urteko emakume batek egiten duena Bartzelonatik jaioterriraino, Bilboraino. Irene da bere izena, erakargarri ikusten du bere gorputza oraindik geltokiko kristalean, ilea motz-motza, antezko txaketa hiesaren kontrako laxo gorriarekin eta panty beltzak daramatza. Erretzea atsegin du edo beharrezko zaio. Partaide izan den organizazio armatua uztea erabaki du. Guztien iritzien aurka utzi du Irenek espetxea ere, eta bakardade izugarria du Bilbon bere zain.

Pentsamenduz eta gorabeheraz betetako sei orduko autobus bidaia honetan, Bernardo Atxagak hitzen edertasuna sinpletzen digu eta pertsonaia nagusiaren benetako aurpegia erakusten digu, espetxean egon den emakume batena, maitasunagatik sufritu duena, eta, eragozpen guztiak gorabehera, bere bakardadeari aurre egin behar diona.

Bernardo Atxaga Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean, eta hainbat lanbidetan aritu izan zen (euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea, ekonomialaria, etab.), harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte. Liburuok argitaratu ditu, beste hainbaten artean: Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Saria, Espainiako Premio Nacional de Narrativa, IMPAC European Literary Award sarian finalista), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour Saria, Mondello Saria, Times Literary Supplement Translation Prize saria), Zazpi etxe Frantzian (2009) eta Nevadako egunak (2013). Bere obra, 34 hizkuntzatan irakur daitekeena, zinemara eraman dute Montxo Armendarizek (Obaba, 2005), Aizpea Goenagak (Zeru horiek, 2006),  Imanol Rayok (Bi anai, 2011) eta Fernando Bernuesek (Soinujolearen semea, 2019). Euskaltzain oso da, eta Erlea aldizkariaren zuzendaria.

Laburrean

Egilea  Bernardo Atxaga

Argitaletxea  Erein argitaletxea

Zenbatekoa  15,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  136

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9109-458-6

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *