Gabonetan Antzokira :: «Pinotxo», Glu Glu konpainiarena, bihar Kultur Leioan

Gabonetan Antzokira
Glu Glu Producciones (Euskal Herria)  

— Comedia musical —

Bihar, abenduak 29, Gabonetan Antzokira zikloaren barruan, «Pinotxo» komedia musikala ikusgai egongo da Kultur Leioan. Lana Glu Glu euskal konpainiak ekoitzi du. Hauxe izango da etxeko txikienei eta haien gurasoei zuzendutako Gabonetan Antzokira zikloaren hirugarren eta azken ikuskizuna.

Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta Glu-Gluk Pinotxo taula gainera eramango du, familia guztiari zuzendutako antzerkia, dantza eta musika ardatz izango direlarik.

Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du eta Pinotxo izena jarriko dio. Sortutakoa, ordea, ez da edonolako txotxongiloa izango. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok eta, horrela, Geppettok pozarren semetzat hartuko du. Baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango. Hamaika abentura bizi eta gero, Pinotxok gezurrak hanka motza duela ikasiko du. Horrez gainera, bidean topo egindako aurrenekoarekin fidatzeak izan dezakeen arriskuaz jabetuko da. Baina azkenean, bere bihotz onagatik benetako ume bihurtzea lortuko du.

Komedia musikala baliatuz taula gainean atzoko, gaurko eta biharko umeen abenturak ekarriko dituzte taula gainera. Oraindik ere egunerokotasuna mantentzen duen ipuina da Collodik XIX. mendean ikasitakoa, gaurko haurren irudi eta ikasgai.

Laburrean

Izenburua  Pinotxo

Egilea  Galder Perez

Zuzendaritza  Maitane Zalduegi Viar

Zuzendari laguntzailea  Ugaitz Alegria

Argiztapena  Zigor Gorostiola

Antzezleak  Itxaso Quintana, Iñaki Maruri, Ugaitz Alegria, Jon Casamayor, Iñaki Maruri, Andrea Covadonga

Ekoizpena  Glu-glu

Iraupena  75′

Hizkuntza  Euskaraz

Ikuslea  3-9 urte

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriuma

Eguna  Abenduaren 29an

Ordua  18:00etan

Sarrera  5 € (Bonoa: 12 €)

Info +

Webgunea  www.gluglu.eus

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *