Gaur, Leioan, ez dira inauteriak soilik erdialdean ospatuko.
Txorierri eta San Bartolomé auzoetan ere ospatuko dira inauteriak auzo bietako eragileek antolatuta.
Horrela, Txorierri auzoan arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara mozorro txapelketa egingo dute, eta 19:30ean txokolatea bizkotxoekin banatuko da, denek bero-bero egoteko. Umeen eta nagusien mozorro onenarentzat sari bana egongo da.
Bestalde, San Bartolomé auzoan, 18:00etan hastig, inauteriak ere ospatuko dira auzoko plazan, Auzotarrok kultur elkarteak antolatuta.