Liburutegiak haurrentzat euskarazko irakurketa kluba jarri du abian

Udal Liburutegiak programa berri bat jarri du martxan, haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko eta, gainera, familian egiteko. Mintzoan KuxKux euskarazko irakurketa-kluba da, eta hilean behin haurrak eta haien gurasoak bilduko ditu, hainbat ekintza egiteko: soinu-irakurketak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko iruzkinak eta gomendioak, literaturaren inguruko ekimen lasaiak.

Zehazki, gune berri hau 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat izango da, eta heldu batek lagunduta joan beharko dute. Saioak hileko bigarren ostegunetan izango dira, Kultur Leioako udal liburutegian, 18:00etatik aurrera. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aldez aurretik, saio bakoitzak gehienez 15 umerentzako tokia izango baitu.

Helburu nagusia irakurketaz eta literaturaz gozatzea da, baina, horrez gain, haurraren guraso edo hurbilen dauden pertsonen parte-hartzearekin, ohitura hori etxean ere mantentzeko.


Info +

Izena emateko  Formularioa

Saio bakoitzean parte hartu ahal izateko  94.607.25.74 telefonoa edo liburutegia@leioa.eus helbidera idatzi

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *