Musika / Antzerkia :: «Galerna, azken bidaia», Kultur Leioan igandean

Loraldia Produkzioak I Euskal Herria

Galerna, azken bidaia  itsasoari buruz begirada emozionala da: ezezagunari beldurra, sakontasunaren misterioa, naturako indarren aurre ezintasuna, ozeano neurrezinaren poetika, familiakideak galtzeko arriskua, itsas jendearen alaitasuna edo ta bertan bizi diren kreaturak imajinatzeko gozamena. Beti ere euskal erroetatik abiatuta (mitologia, doinuak, testuak, ohiturak, kondairak, dantzak) mundu osoari begirada zabal bat egiteko asmoz.

Itsasoari begirada poetikoa

Euskal doinu herrikoietatik abiatuta irudimena piztuko dute bidai emozional honetan abiatzeko eta ur sakonetan sartzeko musikaren laguntzaz: Instrumentuak eta ahotsak. Arraunlarien kantuak, dei egiteko doinuak eta bertsolarien kantuak bihotzetik ateratako gazi-gozo emozioetatik sortutako armoniekin fusionatuko dira.

Itsasoari idatzitako poemak, itsasoaren inguru sortutako kondairak, kantutegietatik ateratako itsas doinuak, lan kantak, amodiozko kantak, … itsasoak emandako uzta ugari da eta Juan Kruz Igerabidek uztartzen ditu denak itsasoari begirada poetikoa, zein sakona, alaia eta gazi-gozoa emateko.

Oinarria Leioa Kantika Korala da, beraz musika korala izango da pisu handiena hartuko duenak, baina koruari laguntzeko talde instrumentala, tenore bakarlari bat eta aktore batek lagunduko dute.

Galerna, azken bidaia familia osorako ikuskizun bat izango da. Haur eta gazteek interpretatuta baina publiko osoari zuzenduta.


Laburrean

Musikagilea eta musika zuzendaria  David Azurza

Testua  Juan Kruz Igerabide
Abesbatza Leioako Kantika Korala
Tenorea  Aitor Garitano
Aktorea   Jon Ander Urresti
Eszena zuzendaria  Lucia Astigarraga
Iraupena  60′
Hizkuntza  Euskara
Lekua  Kultur Leioaren Auditoriuma
Eguna  Urtarrilak 15, igandea
Ordua  19:00etan
Sarrera  10 €

Info +

www.loraldia.eus/produkzioak

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *