Sanbar Blues Fest 2022 larunbat eta igandean

Datorren larunbatean eta igandean, maiatzaren 7an eta 8an , San Bartolome auzoan, Sanbar Blues Fest izenekoaren XVI. edizioa izango da, San Bartolomeko plazan.

Larunbatean, arratsaldeko 19:00etan, Los Deltonos, Aurora & The Betrayers eta Bringas taldeek joko dute.

Eta igandean, Bermuta-hamaiketakoarekin batera, eguerdiko 12:00etan, Gonzalo Portugalek joko du. Jarraian, 13:00etan, Leioako Musika Banda arituko da, aurtengo Blues Festari amaiera jarriz.

Blues jaialdi honek Auzotarrok kultur elkarteak antolatzen du, Leioako Udalaren, Flat events eta San Bartolome Tabernaren laguntzarekin.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.